Moodlen lehen urratsak

Moodle espezifikoki hezkuntzan erabiltzeko diseinatu den sistema bat da. Urrutiko modalitatean (e-Learning) erabiltzen da nagusiki, baina oso erabilgarria da, halaber, lan presentzialari laguntzen dioten online plataformak sortzeko.

Plataforman sartzea

Lehenengo, Moodleren helbidea edo URLa behar duzu:


Eskolaren webgunean Moodle plataformara eramango zaituen esteka duzu.

Moodle plataformara sartzeko, irakasleak edo kudeatzaileak emango dizkizun datuak beharko dituzu:

  • Erabiltzaile-izena: Besterik zehaztu ezean, zure email helbidea izango da.
  • Pasahitza: Besterik zehaztu ezean, changeme izango da.

Segurtasunagatik, lehen aldiz plataformara sartzean, pasahitza aldatu beharko da. Beraz, lehenengo irakasleak emandako pasahitza idatzi beharko da, eta gero norberaren pasahitza idatzi beharko da bi aldiz.

Egin klik aukeran, aurrera jarraitzeko.

Erabiltzaile profila

Behin barruan sartu eta gero, ikusiko duzun lehen gauza zure erabiltzaile profila da. Editatu profila aukeran klik eginez gero, zenbait parametro alda ditzakezu:

  • Zure posta elektronikoko helbidea nori erakutsi aukeratu.
  • Zure deskribapen bat idatzi.
  • Zeure argazkia igo.

    Zure izena eta zure profilera sartzeko esteka plataformaren eskuineko goiko aldean izango dituzu beti, x barruan da esaldia osatuz. Plataformako erabiltzaileren baten edo zure izenaren gainean klik egiten duzun bakoitzean, erabiltzaile-profilera sartuko zara.

Ikastaroan zehar

Hemendik aurrera, saioa hastean, esleituta dituzun ikastaroak agertuko zaizkizu pantaila nagusian.

Bistaratze-hizkuntza alda dezakezu, goian ezkerrean es | eu | en (Español, Euskara, English) aukeran klik eginez.

Egin klik zure ikastaroaren izenean, Ikastaroak atalean.

Ikastaroaren pantaila nagusian gune zehatz batzuk ditu, lau ataletan antolatuta:

  • (A) Webgunearen burua.
  • (B) Ezkerreko zutabea: Ikastaroaren barne informazioa.
  • (C) Erdiko zutabea: Astean-asteko jarduerak.
  • (D) Eskuineko zutabea: Bestelako baliabideak.

A- Webgunearen burua

Honako gune hauek aurkituko dituzu:

  • (1) Saioa hasi duen erabiltzailearen izena. Saiotik ateratzeko (irten) aukera ere badauka.
  • (2) Abian den ikastaroaren izena.
  • (3) Menu-barra, momentu oro gunean zehar nabigazioa erraztuko dizuna.

B- Ezkerreko zutabea

Bi bloke nagusi ikusiko duzu bertan:

  • Nabigazioa. Webgunearen baliabideetan nabigatzeko erabiliko duzu.
  • Kudeaketa. Zeure kalifikazioak ikusiko dituzu bertan.

Ikastaroaren ezarpenen arabera, beste bloke batzuk ikusi ahal izango dira:

  • Mezuak
  • Azken berriak
  • Egutegia
  • (…)

C- Erdiko zutabea

(A) Goian ikastaroko baliabide orokorrak hartzen dituen bloke bat dago.

(B) Ikastaroko jardunak. Ikastaroa asteka edo ikasgaika egon daiteke antolatuta, eta horren arabera azalduko dira zereginak.

D- Eskuineko zutabea

Blokeen bitartez ikastaroan baliagarri izango zaizkizun estekak edo orotako baliabideak ageriko zaizkizu.